martes, 15 de marzo de 2011

SARE SOZIALAK ENPRESETAN

Orain, sare sozialari buruz hitz egingo dut.

Sare sozialak ohiko komunikazio-kanal bilakatzen ari dira. Gero eta gehiago erabiltzen dira gaur egun gure bizitzan zehar,bai maila pertsonalean bai erakunde mailan. Baina gauza txarrak ere ekar ditzake , birusak banatzeko kanal aktiboa delako.
Ikerketa batzuk egin ondoren, ikusi dute lantokian sare sozialen erabilerak etengabeko gorakada erakutsi duela. Gero eta jende gehiago lantokian sare sozialak erabiltzeko joera handiagoa dute.
Baina empresa kantitate handia sare sozialetara sartzea debekatzen hasi dira.
Facebook da sare sozialik erabiliena mundu honetan. Erabiltzen dute, batez ere, harreman publikoak hedatzeko. Ondoren Twitter eta YouTube daude zerrendan.
Niri, berdin zait ez dudalako enpresa batean lan egiten baina nik ere erabiltzen ditut (gainera ez asko) baina Facebook izan ondoren Tuenti-a erabiltzen dut. Debekatzeko aukera alde batetik ondo iruditzen zait jendea lan gehiago egiteko eta sare sozialetan gutxiago egoteko.

1 comentario: